Lakrea kolofonia, laka eta trementinaz egindako orea da, gorribiziz eta beste kolore mineral batzuez koloreztatua. Erraz urtzen da, fusio-tenperatura baxua duelako, eta argizariaren antzera urtuz eskutitzak, botilak eta kidekoak zigilatzeko erabiltzen den gaia, kolorez gorria izan ohi dena[1].
XVI. eta XVII. mendeetan gutunak zigilatzeko erabili ohi zen. Zigiluak dokumentu garrantzitsuen gainean inprimatzeko edo edukiontzien zigilu hermetikoa sortzeko ere erabiltzen zen. 21. mendean apaintzeko erabiltzen da batez ere.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search